Hasiera »

Garraio zerbitzua 2 urtetik hasi eta  16 urte bitarteko ikasle guztientzat eskaintzen da.

3 joan-etorri egiteko aukera dago: goizean , eguerdian eta bazkal ondoren.

Auzoko eta herri inguruko ikasleak jasotzen ditu.

Ibilaldi guztietan zaintzaile bat izaten dute ikasleei ikastolaraino laguntzeaz arduratzen dena.

Ikasturte bakoitzaren hasieran autobus zerbitzua egokitu egiten da ikasturte horretako eskakizunak betetzeko edo egon diren iradokizunei erantzuteko.

Garraioan izen eman

  • Non: Idazkaritza (Mª Mar Bermejo, Aitziber Ugarte eta Irati Iñurrieta)
  • Ordutegia: 8:00-18:30
  • Aurkezteko agiriak: alta/baja orria aurkeztu behar duzue
  • Epea: Irailaren lehenengo asteartea
  • Salneurria: kuoten arabera

  Garraioaren ordutegia

Familien beharrei egokitze aldera, ikastolan jangela zerbitzua 2 urtetik 16 urte bitartekoentzat eskaintzen dugu.

Jangela erabiltzen dutenen kopuruagatik,  ikasleek bi txandatan jaten dute.

Bazkal aurrean, hala behar denetan, eta bazkal ostean kasu guztietan (3-16 urte) eta klaseak hasi arte, ikasleak euren begiraleekin egoten dira. 

Jangelan izena eman

  • Zerbitzu honetarako erabiltzen da: Jangela
  • Arduraduna: Jangela arduraduna (Nekane Martinez)
  • Ordutegia: 7:30-15:30
  • Aurkezteko agiriak: Alergia izanez gero, komentsalaren fitxarekin batera medikuaren informea.
  • Epea: irailaren lehenengo asteartea
  • Salneurria: kuoten arabera
  • Oharrak:
    • Zerbitzu honek urte guztirako jarraipena eskatzen du
    • Alergikoak: Auzo-Laguneko Komentsalaren fitxa bete beharko dute eta medikuaren informearekin batera idazkaritzara ekarri, 2 egun lehenago (14:00 baino lehen).

Egun puntualetan jangelaren erabilpena

  • Lekua: Harrera
  • Arduraduna: Aitziber eta Irati
  • Ordutegia: 8:30 - 18:30
  • Salneurria: kuoten arabera
  • Oharrak:
    • Txartela jangela erabili behar dugun aurreko egunean, 14:00ak baino lehen erosi behar da.
    • Alergikoak: Auzo-Laguneko Komentsalaren fitxa bete beharko dute eta medikuaren informearekin batera idazkaritzara ekarri 2 egun lehenago (14:00 baino lehen).

 

HELBURUAK

Helburu orokorra, gorago aipatu bezala, ikastolan eguerdian geratuko diren umeei aisialdirako aukera eskaintzean datza; baina, zertarako aukera hori? Euren arteko euskararen erabilera sustatzeko.

Helburu orokor horri lotuta ondorengo beste bi hauek ere baditu proiektuak:

  • Haurrei kulturaz eta hizkuntzaz euskalduna den giroa eskaintzea, erabilera ohiturak sendotu eta indartuz.
  • Haurrei jolasteko, ondo pasatzeko eta dibertitzeko espazio hezigarria eskaintzea.
 Helburu pedagogikoak
  • Jolasaren bidez, lagunarteko giroa bultzatzea.
  • Beste haur batzuekin modu atseginean, hau da, jolasaren bidez, erlazionatzeko aukera eskaintzea.
  • Beste haur eta heldu batzuekiko harremanean, taldeko eskakizunetara egokitzen ikasteko aukera ematea.
  • Besteen nahiak eta beharrak errespetatzen ikastea-irakastea.
  • Norberaren sentimenduak azaltzen eta besteenak ezagutzen ikastea-irakastea.
 Hizkuntza helburuak
  •  Haurrari, kulturaz eta hizkuntzaz, euskalduna den giroa eskaintzea.
  • Giro ezberdin batean eta aisialdian, euskaraz bizitzeko aukera izatea.
  • Euskara modu ez akademikoan trebatzeko espazioa eta denbora zaintzea.
  • Herriko euskalkia zuzentasunez erabiltzea sustatzea.

OHARRA:

Jangelarekin lotura daukaten dokumentuak Dokumentuak Atalean aurkituko dituzue: Alta orria, Komentsalaren fitxa, Menua, Jarduneko ekintzak.... ea. 

 

Asteko 3 egunetan (astelehen, astearte eta ostegunetan) arratsaldeko 16:30etik 18:00etara zabalik aurkitzen da liburutegia, 5.LHtik gorako ikasleek erabil dezaten. Zerbitzu honen harrera oso ona izan da. Ez dugu ahaztu behar Derrigorrezko Hezkuntzan gaudela, eta ikasleen ohiturei begira garrantzia handia daukala honek. Internetera konektatuta dauden ordenadoreak ere badituzte, informazioa bilatzeko liburu bidez ezezik, ordenadore bidez ere egin ahal izateko. Kontsultetarako beste era bateko materialak ere badira: entziklopediak, urtekariak eta abar

 

 

 

 

Ikasturte osoan zehar, eskola orduetatik kanpo eta opor garaietan, familien beharrei bideratuta, zaintza zerbitzua eskaintzen dugu 2 eta 9 urte bitarteko haurrentzat.

Ordutegian aukera zabala dago: 7:00etatik arratsaldeko 18:30ak arte.

Egonaldi aukera: osoa (8 ordu), erdia (4 ordu) edo orduka erabili ahal izango da.

 

 

 

 

 

 

Mariaren Lagundia ikastolak 0 – 16 urte bitarteko bere ikasleek ager ditzaketen mota desberdinetako behar bereziei erantzuteko zerbitzu psikopedagogiko hauek ditu: psikologo bat, orientatzaile bat eta hezkuntza premia berezietarako bi espezialista – bat Lehen Hezkuntzan eta beste bat Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan

Aldi berean, ikastetxez kanpoko laguntza ere jasotzen dugu ikastolan, hala nola, Eibarko Berritzeguneko aholkulari, logopeda eta terapeutak eta baita Aransgiko logopedarena ere.

Horretaz gain, ikasleen eta euren familien behar desberdinek eraginda, ikastetxez kanpoko espezialista ezberdinekin lan koordinatua burutzea ezinbestekoa iruditzen zaigu eta hala egiten ahalegintzen gara. Besteak beste, Bergarako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako gizarte laguntzaile, terapeuta eta hezitzaileekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko familiako eskuhartze programetako hezitzaileekin, Gautenako espezialistekin, Osakidetzako psikologo edo/eta psikiatrekin eta baita bestelako espezialista pribatuekin ere.

Arduraduna: Amaia Fernandez

Psikologia zerbitzua

Banakako nahiz taldeko esku-hartzeak burutzen ditu. Banakako arretari dagokionez, behar bereziak dituzten ikasleei, euren familiei eta irakasleei zuzendua dago. Arlo akademikoan, emozionalean edota familian zailtasunak agertzen direnean laguntza eskaintzen zaie,eta, kasuak hala eskatzen duenean, ebaluazioa eta diagnosia ere egiten da. Banakako jarraipenean, ikastolako psikologoaren lana izango da, batez ere, ikaslearen banakako arreta egitea diagnosira bitartean.

Orientazio zerbitzua

Orientazioaren helburua ikasleei euren etorkizunerako erabaki egokia hartzen laguntzea da; baina mailaren arabera landutakoa ezberdina izango da. DBH 4.mailako ikasleentzat: "Erabakiak hartzeko programa" tutoretzan, Lanbide Hastapeneko irakasgaiak, orientazio jardunaldiak...

Loturak