Hasiera » H. Eskaintza »

 

Lehen Hezkuntza (6-12 urte) derrigorrezko hezkuntzari hasiera ematen dion etapa da. Derrigorrezko Hezkuntzako helburua , pertsona era integralean eta harmonizatuan garatzea da, arlo intelektual, afektibo eta sozialak kontuan hartuz.

Ikusiz etapan zehar haurren ezaugarriak aldatuz doazela, etapa hau hiru ziklotan banatzen da, ziklo bakoitzean haurren beharrei erantzuten joateko ardurarekin. Ziklo bakoitzak, lehen aipatu bezala, bere ezaugarriak dituenez, hauen arteko eta beste etapekiko  loturak asko zaintzen dira curriculum bateratu bat eskainiz.

Adin hauetan, gure  heziketak ikuspegi globalizatzailea du, hau da, gure eginkizuna ikaslearen inguru hurbilean kokatzen da, berari interesa sortzen dion inguruan   eta   erantzunak ematera behartzen  duten galderak sortzen dizkion inguruan.

Ikasketaren protagonista ikaslea bera da, eta landuko ditugun arlo ezberdinak bere garapen pertsonala gauzatzen lagunduko diguten bideak dira.

1. zikloa

6-8 urte bitarteko haurrak. Adin honetan egiten diren ekintzak eta gelaren antolaketak lotura zuzena du Haur Hezkuntzan egiten direnekin. Era honetan haurrak Lehen Hezkuntzarako bidea gradualki eta apurketa barik egin ahal izango du.

Ziklo honetan, Haur Hezkuntzako planteamenduarekin jarraituz, Curriculumaren lanketa Txoko eta Proiektuen metodologiaren bidez egiten da.

LH 1A                                                                                                                   LH 1B

LH 1A                               LH 1B

                 

 

                     LH2A                                                                                        LH 2B

   LH 2A             LH 2B                                                                                                           

 

 

 2. zikloa

Lehen ziklotik bigarren ziklorako paso honek desafio berriak suposatzen ditu haurrarentzat, bai ezagutza mailan bai harreman mailan. Ziklo honetan, arreta, memoria, ulertzeko era, behaketa gaitasunak erabat garatzen dira. Eskolak eta honekin zerikusia duten ekintzak denbora gehiago betetzen dute bere eginkizunetan. Lagunek ere garrantzi handiagoa hartzen dute.

Haurra izanik gure hezkuntzaren xede nagusia, ikasleari egokitzen zaio gure pedagogia; horrela, hizkuntzak (euskara, gaztelera, ingelesa) modu bateratuan lantzen ditugu eta proiektuen bidezko lanketarekin jarraitzen dugu.

Talde ezberdinen argazkiak behean:                                                                                        

 

                                                                                                                                                                 LH 3B

LH 3B                                                                     

               

 

                                                                                             

 

 

 

 

LH 4A  LH 4B

                LH 4A                                                                                                                                              LH 4B

 

3. zikloa

Bizitzako etapa bat amaitzen ari da, haurtzaroa alegia. Adin hauetako ikasleen ezaugarri bereizgarriak egokitzapen egokia, segurtasun lasaia eta oreka dira. Haurtzaroaren gailurra da. Nortasunari eta sozializazioari dagokionez, egoera orekatu samarra dela esan dezakegu.

Ikasketa arloan abstrakzio-gaitasunarekin zeregin kognitibo eta sozialak garatu behar dituzte, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari era egokienean aurre egiteko oinarriak finkatuko dituzte; eta horretarako, gero eta gehiago bultzatzen dira umeengan norbere AUONOMIA, heziketa eta gaitasunen GARAPENA —, SORMENA, AURKIKUNTZETARAKO IRRIKIA eta KRITIKARAKO GAITASUNA.

Talde ezberdinen argazkiak behean:

LH 5A                                                                                                                                                             LH 5B

 

LH 5A                                            LH 5B

             

                                                                                                             

           

                                        LH 6A                                                                                                        LH 6B

LH 6A                                       LH 6B                                                               

Etapa honetan landuko ditugun proiektuak hauek dira:

Eskola kirola

LHn, AURREBENJAMiN (1. eta 2. maila), BENJAMIN (3. eta 4. maila) eta ALEBIN (5. eta 6. maila) kategorietan parte hartzen dute ESKOLA KIROLEAN. Berau, eskolaz kanpoko orduetan praktikatzen dituzten kirol jarduerak osatzen dute. "Eskola Kirola" programa honen helburua, ikuspegi sozial eta hezitzailea bermatzeko, 12 urte arteko ikasleei kirol jarduera ezberdinetan parte hartzeko eskaintza osatzea da.

ALEBIN (5. eta 6. maila)

Ikastolatik eta goian azaldutako helburuekin, adin honetan luzatzen den eskaintza ofiziala ESKOLA KIROLA (MULTIKIROLA) eta MENDIZALETASUNA dira. Eskola Kirolean adin hauetan helburuak lortzeko kiroletan oinarritzen gara. Saioak (eskalada/hockeya (1), saskibaloia (4), errugbia (1), igeri jolasak (2), herri kirolak (1),gabon parkea, 7ko futbola (4), irristaketa (1), eskuz pilota (1), eskubaloia(4), piragua (1), kirol egokitua (1) eta txirrindularitza (1) izango dira. Ekintza hau ez da jadanik mistoa izango, eta , erabaki ahala, aste barruan soilik edota aste barruan eta larunbatetan parte hartzeko aukera egongo da.

Parte hartzaile bakoitzak, urte osorako, 63€-ko kuota bakarra ordaindu beharko du. Guzti Hortik gorakoa Bergarako Udalaren eta Foru Aldundiaren diru laguntzekin osatzen da.

Mendizaletasuna

ANTOLATZAILEAK: Pol Pol Mendi Taldea eta Bergarako Udaleko Eskola Kirol Kontseilua.

  • Famili arteko mendi irteerak.
  • 10 irteera (6 kanpoan eta 4 Bergaran).
  • Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako umeek parte har dezaketa.
  • Izen ematea eskolan bertan egingo da.

 OHARRAK

  • Izena ematerakoan ESKOLA KIROL LIZENTZIA (Asegurua) aterako da. Aseguru hau ez da istripu aseguru bat, ekintza antolatzaileen ardura zibileko asegurua da.
  • MULTIko programaren barruan dauden ikasleek ekintzagatik ez dute ordaindu beharko.
  • MULTIn ez dauden ikasleek 30€ ordaindu beharko dute ikasturteko.
  • Irteera bakoitzean ikaslearekin batera datorren senide edo kide bakoitzak 5€ ordaindu beharko du.

Txoko eta Proiektuen metodologia

HHn hasitako txokoen antolaketari jarraituz, oinarrizko trebetasunak modu sistematikoagoan lantzen ditugu. Zikloko edukiak ere Proiektu integratuen bitartez lantzen dira.

Helburuak

  • Haurrak autonomia garatzea eta norbere pentsamenduarengan konfiantza izatea, kritikotasuna eta aditasuna landuz.
  • Iniziatiba izatea, ideiak ematea, arazoak azaltzea eta galdera jakingarriak egitea. Azken finean, errealitatearekiko harremana gozatuaz bizi izatea.

Gure Lanketa

  • Kurtsoan zehar, haurren interesetatik abiatuta proiektuak era globalizatuan lantzen ditugu.
  • Helburuak lortzeko, maila berdineko eta ikasgela ezberdinetako ikasleak nahasten ditugu. Astean 10 ordutan txoko ezberdinetan elkarlanean aritzen dira, jolasak ardatza direlarik.
  • Geletan ipuinen txokoa, eraikuntzak, mahai jolasak, ordenagailuak eta sormen txokoa ditugu eta helburuak lortzeko ekintzak burutzen dira.

Prebentzio ekintzak

Lagunekin Baratzean (1. eta 2. zikloan)

Prebentzioa lantzeko, "Lagunekin Baratzean" proiektua jorratzen dugu. Heldutasun psikoafektiboa lortzen eta osasun ohiturak geureganatzen laguntzeaz gain, drogamenpekotasunari aurrea hartzeko abiapuntua izan nahi du.

Lantzen diren gaiak honako hauek dira:

Beldur arrazional eta irrazionalak, burlak, gezurrak eta tranpak, zeloak, merezi gabeko zigorrak, aurreiritziak eta bazterkeria, desberdintasun fisiko eta kulturalak, taldearen presioa, arazoen konponketa eta sendagaien erabilera.

Hazkunde tailerrak (3. zikloan)

Udaleko Ongizate Zerbitzuko Prebentzio Sailak eta ikastolak elkarlanean, prebentzio plangintza bat antolatzen dugu urtean zehar burutzeko. Plangintza honetan dagoen ekintzetako bat 3. zikloan antolatzen diren tailerrak dira. Bertan, tailer ezberdinen bidez hainbat gai lantzen dira ikasleekin; hala nola, gizarte abileziak, pertsonen arteko gatazken konponketa, hezkidetza… Tailerrak “Hazkunde” enpresaren bidez burutzen dira.

Ingelesa udan

Udaran (ekainaren bukaeran eta uztailean) urtero, ingeleseko ikastaroak antolatzen ditugu ikastolan bertan. Ikastaro hauek 4 urteko haurretatik hasita Lehen Hezkuntza guztian eskaintzen dira. Goizez izaten dira eta adinaren arabera ordutegi ezberdina izaten dute. "Mondragon Lingua" arduratzen da ekintza hau aurrera eramateaz.

Eleanitz English Proiektua

Eleanitz- English proiektua euskal  hiztun eleanitzak hezteko asmoarekin abiatu zen.Bi hizkuntza ofizial  izanik, hirugarren bat era integratuan satzea  eta hirugarren hizkuntza honen trebeziak bereganatuak izatea ( idatzizko eta ahozko  oinarrizko kominikazioa) dira proiektu honen helburuak.

Eleanitz-English proiektua metodología eraikitzaile batean oinarrituta dago eta maila eta ziklo desberdinetako ikasleen behar eta premiei erantzuna ematen saiatzen da.

Lehen hezkuntzako lehen zikloan Eleanitz- English proiekuta “ The adventures of Hocus and Lotus” materialaren bidez lantzen dugu. Material hau Birmingham, Amsterdan eta UPV/EHU unibertsitateko adituen laguntzarekin sortu izan da.

“The adventures of Hocus and Lotus” materialaren ardatza ipuina da, ikasleek ipuinak landu eta antzezten dituzte.Hizkuntza idatzia era natural batean sartzen da ipuinak, abestiak, agindu ezberdinak eta ikasleendako ezagunak diren testuak erabiliz.

Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan Eleanitz- English proiektua “Story projects” materialaren bidez lantzen dugu. Material hau Cervantes Institutoaren laguntzarekin sortu izan da.

Ikasleek ipuin , abesti eta hizkuntz jolasen bidez hizkuntzaren gaitasun  ezberdinak garatzen dituzte.

Lehen Hizkuntzako hirugarren zikloan Eleanitz -English proiektua  “ The Explorers” materialaren bidez lantzen dugu. Material hau Cervantes Institutoaren laguntzarekin sortu izan da.

Hirugarren ziklo  honetan giza-zientzia  ikasgaiekin lotutako gaiak  ingeleraz lantzen dira. Ingelera edukiak lantzeko  eta jarduera ezberdinak  egiteko tresna bihurtzen da.

 

Igeriketa sustatzeko kanpaina

Eskolen xede nagusia ikaslearen garapen osoa da. Egiteko hau aurrera eramaten laguntzeko asmoz, orain urte batzuk, Aldundiak, udalerri bakoitzeko kirol zerbitzuekin batera, “Eskola Kirolak” programaren barruan “Igeriketa sustatzeko kanpaina” jarri zuen martxan.

 Kanpaina hau, gaur egun, 1., 2. eta 3. mailako ikasleekin eramaten da aurrera. Urtero joaten dira 20 egun jarraian eta saio bakoitza ordu bete ingurukoa izaten da. Kanpaina honek irauten duen bitartean, tutorea ikasleekin joaten da igerilekura eta bertan burutzen dituzten ekintzen jarraipen zuzena egiten du, bertako monitoreekin harreman zuzena izanda.

 

 

Kanpaina honen helburuak honako hauek dira:

  • Ur giroan oinarritzen den hezkuntza fisikoa eskaini (funtzio erabilgarria).
  • Eskolaren hezkuntza jardueraren osagarria (Hezkuntza funtzioa) izan.

Euskara indartzeak

 

 

 

Arratsaldetan, eskolaz kanpoko orduetan eta ikasturte osoan 1. mailatik 6. mailara bitartekoentzat, Udalak euskara indartzeak antolatzen ditu. Indartze hauek Arrizuriaga jauregian izaten dira eta astean bi egunetan.

Ekintza honen helburua egoera informaletan, hau da, jolas giroan,euskaraz mintzatzen trebatzea da.

Irakaslea da, ume bakoitzaren beharrak ikusiz, gurasoei indartze hauen beharra aditzera ematen diena.

 

 Gu ere bertsotan

Gu ere bertsotan” ahozkotasuna eta bertsolaritza sustatzeko lehen hezkuntzako ikastetxeetan garatzen duen programa da. Ikastolan, 4. eta 5. mailakoak ari dira buru-belarri. Hamabostean behin eta ordu beteko saioetan, bertsolariak ikastolara etortzen dira batera lantzera bertsogintza.

Bertsogintzak irakaskuntzaren ikuspegi instrumental eta  linguistikoa garatzen laguntzen du. Kultura, pentsamendu eta literatur transmisio nahiz ondarearen jabe da.

Eskolaren curriculumean, dituen ezaugarriak direla eta (neurri, doinu, jende aurrean kanta beharra…) bere tokia du zuze-zuzenean lantzen baititu hainbat konpetentzia:

Ezaugarri horiek direla eta,, ondo baino hobeto lagundu dezake ikaslearen formazio  osoan: Sortzailea, kritikoa, herri batean gizarteratuta dagoen partaidea… izan dadin; sormena bultzatuz, ideiak ordenatzen eta  komunikatzaile onak izaten lagunduz.

Bestalde, zehar lerroen bidez, aukera paregabea ematen du hezkidetza, gizarte komunikabide, giza eskubideak etab. lantzeko.

 

 

Lehen Hezkuntzarekin lotura daukaten hainbat dokumentu Dokumentu Atalean aurkituko dituzue: Egutegia, Plangintzak, Liburu zerrenda, ...