Hasiera » H. Eskaintza » Lanbide Heziketa

 

Ibilbide luzeko ikastola gara, 1976. urtetik ikasleak profesional gaituak bihurtzea da gure erronka. Denbora honetan, garaiaren eta bailarako beharren arabera titulazioak aldatuz eta egokituz joan gara, gure errealitate hurbilari erantzuna emateko asmoz.

Gaur egun, Goi mailako bi Heziketa Ziklo eskaintzen ditugu:

Badira 8 ikasturte inguru espezialitate hauek ematen ditugula eta urte hauetako jarduerari esker formazioa hobetzen, egokitzen eta enpresen beharrei erantzunez joan gara, harreman eta lan sare sendoak lortuz. Honek, enpresen aldetik lanerako eskaera asko jasotzera garamatza eta, ondorioz, laneratze maila oso altua dute ikasleek.

Goi Mailako Heziketa Ziklo honetan igarotako denboran garatuko diren gaitasun orokorrak hauexek dira: haurtzaroko laguntzako programak lantzeko, horietan hezkuntza aldetik esku hartzeko eta ebaluatzeko gaitasuna.

Era berean, jaio berritik sei urtera bitarteko haurren garapen autonomoa bultzatuko duten irakatsi eta ikasteko metodoak aplikatzeko eta beharrezko baliabideak antolatzeko gaitasuna.

Sarbideak

Sartzeko hauetakoren BAT behintzat izan behar da aurrez:

  • LOGSE Batxilergoko titulua
  • IEE 2. zikloa gainditua
  • UBI gainditua
  • LH2ko tituluaren jabe izatea
  • Goi Mailako Zikloetako Sarrera Froga gainditua izatea.

Prestakuntza plana

Hori guztia lortzeko 2.000 ordu erabiliko dira, ondorengo egutegi eta ikasgaietan banaturik:

1.maila

  • Haurraren autonomia pertsonala eta osasuna.
  • Adierazpena eta komunikazioa.
  • Garapen kognitiboa eta motorra.
  • Garapen sozioafektiboa.
  • Gizarte-trebetasunak.
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea.

2. maila

  • Haur-hezkuntzaren didaktika.
  • Haur-jolasa eta bere metodologia.
  • Familiekin lankidetzan aritzea eta arrisku sozialean dauden adingabeei arreta eskaintzea.
  • Haurrei arreta eskaintzeko proiektua.
  • Lehen laguntzak.
  • Ingeles teknikoa.
  • Enprea eta ekimen sortzailea.
  • Lantokiko prestakuntza.

 

Zikloaren irteerak lan mundura

Lanerako esparrua 0-3 urte bitarteko adin artean kokatzen da eta honako hauek dira lan ohikoenak:

  • Haurtzaindegiak
  • Eskolak
  • Ludoteka nahiz aisialdia
  • Laguntza gelak
  • Ospitaleak
  • Harrera zentroak
  • Baserri eskolak

 

Goi Mailako Heziketa Ziklo honetan igarotako denboran garatuko diren gaitasun orokorrak hauexek dira: Gizarteratzeko esku hartzeak (banaka nahiz taldekoak) programatzeko, antolatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna. Horrekin batera, errealitate konplexura hurbildu eta bertan jasotako informazioak ulertzeko gaitasuna garatzea. Horrela pertsonaren autonomia zein lanbideratze prozesua bideratzeko egokiak diren teknikak aukeratzeko gai izan behar da.

Sarbideak

Sartzeko hauetakoren BAT behintzat izan behar da aurrez:

  • LOGSE Batxilergoko titulua
  • IEE 2. zikloa gainditua
  • UBI gainditua
  • LH2ko tituluaren jabe izatea
  • Goi Mailako Zikloetako Sarrera Froga gainditua izatea.

Prestakuntza plana

Hori guztia lortzeko 2000 ordu erabiliko dira, ondorengo ikasgaietan  banaturik:

1. maila 

 

  • Autonomia pertsonalaren sustapena
  • Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak.
  • Bizikidetza-unitateentzako arreta.
  • Gizartean parte hartzeko metodologia
  • Gizarte-trebetasunak
  • Gizarte parte-hartzearen testuingurua
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea

 

2. maila

 

  • Gizarteratzea eta laneratzea
  • Gizarte-bitartekaritza
  • Hezkuntzako parte-hartzearen babesa
  • Enpresa eta ekimen sortzailea
  • Lehen laguntzak
  • Ingeles teknikoa
  • Gizarteratzeko proiektua
  • Lantokiko prestakuntza
  • Zikloaren irteerak lan mundura

Lan esparru oso zabala du Gizarteratze Zikloak, baina hauexek dira lan irteera ohikoenak:

  • Gizarte zerbitzuak
  • Ikastetxeak
  • Harrera zentroak
  • Egoitza ezberdinak: haur, nerabe, etorkinak...
  • Lanbideratze zentroak

2010-11 ikasturterako unibertsitaterako sarbide berriak ezarri dira eta lanbide heziketaren sarbidea asko aldatu da:

  • Lehen plaza kopuru bat zegoen lanbide heziketako ikasleentzat, orain batxilergoko ikasleekin batera sartuko dira. Hala ere ikasle mota bakoitzak nota kalkulatzeko era ezberdina izango du. Lanbide heziketakoena onarpen-nota izango da.
  • Onarpen-nota kalkulatzeko eta hau igotzeko fase espezifikoaren irizpideak zeintzuk diren jakiteko lotura honetan.
  • Goi Mailako Teknikari Titulua edo baliokide dutenek ez dute sarrera-probarik egingo (Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege organikoko 44, 53 eta 65 artikuluetan zehaztuta) baina kontuan izan:

1. Eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa denean, goi mailako heziketa zikloetako ikasleak Unibertsitatera Sartzeko Probaren fase espezifikora aurkeztu ahalko dira onarpen nota hobetzeko.

2. Onarpen notaren arabera plazak esleitzerakoan berdinketarik egonez gero, lehentasuna izango dute egin nahi diren graduko ikasketei dagozkien jakintza arloetara atxikitako tituluak (EDU/3242/2010 Aginduaren II. eranskina)

 Haur Hezkuntza eta Gizarte Integrazioa ikasi dutenak, ondorengo graduko ikasketetarako izango dute lehentasuna (nota berdintasun kasuetan soilik):

Artea eta Giza Zientziak: Antropologia, Artea, Etika, Arte-adierazpena, Filosofia, Geografia, Historia, Hizkunta Modernoa, Hizkuntza, Hizkuntza Klasikoa, Hizkuntzalaritza, Literatura eta Soziologia.

Osasun-zientziak: Animalien anatomia, Giza anatomia, Biologia, Biokimika, Estatistika, Fisika, Fisiologia eta Psikologia.

Gizarte zientziak eta zientzia juridikoak: Antropologia, Zientzia Politikoa, Komunikazioa, Zuzenbidea, Ekonomia, Hezkuntza, Enpresa, Estatistika, Geografia, Historia, Psikologia eta Soziologia.

Lanbide Heziketako zikloak eta unibertsitateko ikasketen arteko erlazioari buruzko informazio gehiago Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitate sailaren web orrialdean argitaratzen den ondorengo dokumentuan ("Zer egin dezaketa DBH ondoren 2010-11 ikasturtean?")

Zalantzarik baduzu EHUko Sarbide zerbitzura deitzea eta bertan galdetzea gomendatzen dizugu.

*Informazio hau www.unibertsitatea.net web gunetik lortu dugu.