Hasiera » H. Eskaintza »

3 – 6 URTE BITARTEKO EPEA

Etapa honetan haurrek osotasunean jokatzen dutela kontuan izanda,  era globalizatzaile batetan egiten dugu lana. 

Irakaslea, haurrek dakartzaten esperientzietatik abiatuz, trebetasunak eta ezaguerak goratzen  lagunduko dion ingurua eskaintzen saiatuko da.

Haurrak, manipulazio, joku eta esperimentazioaren bidez eraikitzen du ezagutza. Jolasa  eta ekintza aktiboa izango da oinarri pedagogikoa gure eskolan, protagonista haurra bera izanik.

 Hona hemen taldeen argazkiak:

 

3A                                                                                                                                                3B

 HH 3A HH 3B HH 4A 24B

 4A                                                                                                                                                                          4B

 

 HH 5A
                                5A

Etapa honetan landuko ditugun proiektuak hauek dira:

 

 

 

 

Txokoak

Hezkuntza etapa honen ezaugarririk nabarmenetako bat da haurrek era global edo oso batean adierazten, erlazionatzen eta ikasten dutela. Inguruko munduarekin dituen harreman guztietan bere izatearen osotasuna adierazi eta garatzen du. Bere dimentsio guztiak: afektibo- emozionala, sentsu- motorea, harremanezko- soziala eta kognitibo- linguistikoak oso estuki lotuta daude, banaezinak dira, eta ezin dira bakoitza bere aldetik garatu.

Halaber, zentzu globalizatzailea ikaskuntza esanguratsuarekin erlazionatzen da:

Garapen hau ahalbideratzeko, manipulazioa eta elkarrekintza ziurtatuko duen antolaketa era eskainiko diegu. TXOKOAK: ( zirkulazio librea)

  • Plastika
  • Etxea
  • Mahai jolasak
  • Eraikuntzak

Topagunetan elkartuko gara denok hainbat ekintza burutzeko eta elkarrizketa elkar trukatzeko.

Musika

Garrantzi berezia ematen diogu arlo honi etapa honetan. Denok dakigu musika adierazpena kultur aberasbide bat dela eta berari esker neska-mutilei inguruko tradizio edukiak transmititzen zaizkiela. Norberaren emozioak eta sentimenduak adierazteko ere baliabidea izan daiteke.

Bestalde, hezkuntza sentsoriala garatzeko aukera ematen du, ondorengo arloak landuz:

  • entzumena
  • intonazioa
  • ulermena
  • erritmoa

Musika saioen bidez, musikaren inguruko kulturarekin lehen harremanak izatera bultzatzen ditugu haurrak; konpositoreak, musika-tresnak, notak…. ezagutuz; eta gorputz adierazpena dantza, mimika eta halakoen bidez sustatuz.

Psikomotrizitatea

Psikomotrizitatea gorputzaren mugimenduan, emozio eta lengoaiaren adierazpenean, eta errepresentazio plastikoan oinarritzen da. Haurrak gorputz mugimenduaren bidez, (jauziak, itzulipurdiak, lasterketak etab.) emozioak adierazten ditu, komunikatu egiten da. Eta horrek guztiak errepresentaziora darama eta honek laguntzen dio bere garapenean

Garapen psikiko honetan arlo kognitiboa eta afektiboak hartzen dira kontuan, horrela haurrak norbere burua ezagutuz bere autonomia garatzen du eta, ondorioz, besteekin sozializatzen da.

Psikomotrizitatea oso baliagarria da garapen intelektualarentzat; besteak beste, umeari lagunduko dio espazioaren eta denboraren nozioak bereganatzen, gorputz-eskema eta lateralitatea ulertzen eta abar. Garapen afektiboari dagokionez, berriz, iniziatiba eta berezkotasuna garatzen lagunduko dio, inprobisazioa landuko du, behin eta berriz saiatu beharra landuko du, ikasteko motibazioa, norbere emozioen adierazpen eta kontrola, auto-estimua, frustrazioaren onartzea, txandak errespetatzeko gaitasuna, besteenganako eta besteen iritziekiko errespetua, e.a.

Horregatik guztiagatik, astero tarte bereziak eskaintzen dizkiogu arlo honi.

Irakurketa-idazketa

Gure lan egiteko eran Konstruktibismoaren ildo nagusiak ditugu oinarritzat. Konstruktibismoa deitzen diogu gizakiaren garapen kognitiboari eta egoera guztietara moldatzeko duen gaitasunaren prozesuari.

Haurrak behar du izan bere ikasketa prozesuaren protagonista eta ez hartzaile pasiboa. Hau horrela izanik, gure lana bere inguruko mundua etengabeko interakzioaren bidez egituratzen joateko bideak jartzea izango da; objektuen manipulazioaren bidez euren arteko harremanak ulertzen joan daitezen eta era berean, hipotesiak egitera bideratzea, frogatuz, onartuz edo ukatuz.

Eta horrek zer esan nahi duen? Zela idatzi eta zela irakurtzen duen pentsaraztea, zela osatu eta zela ulertu daitekeen testu on bat, ze prozedura jarraitu behar den, ze teknika behar den, ze baldintza eta material behar diren (euren hipotesiak errespetatuz). Eta guzti hau modu atsegin, interesgarri eta elkarlanean egitea.

Gure jarraibideak:

  • Etxetik dakarten kultura maila kontuan izaten dugu: haurraren aurrezagutzatik abiatuz, hau da, irakurketa eta idazketarekin izan duten harremanak eragin handia izango du ikaste prozesuan, baita euren arteko interakzioa eta afektiboki atxikimendu handia duten idatziak lantzeak ere.
  • Irakasleon parte hartzea dakitena oinarritzat hartuz eraikitzen laguntzea izango da, dinamizatzea, aukerak ematea eta proposamenak egitea.
  • Irakurketak eta idazketak funtzionaltasuna izan dezaten saiatzen gara: informatzeko, gogoratzeko, gozatzeko…
  • Testu ezberdinen ezaugarriak bereizteko gai izatea: ipuina, karta, errezeta… formatu eta prozedura ezberdinak erabiliz. Kode alfabetikoa ezagutu aurretik, testu ezberdinak irakurtzea eta idaztea proposatzen zaie.
  • Helburua ez da irakurketa eta idazketaren ikasketa goiztiarra bultzatzea, baizik eta ikasketa hau ez geldiaraztea.

Proiektuen bidez ikasi

Proiektuen bidez antolatzen dugu gure lana, berauek eguneroko bizipenetatik ateratzen dira eta haurrak dira ikasketaren protagonista eta egileak. Haurren interesetatik eta elkarrizketetatik ateratako gaiak izaten dira, euren zalantzak eta galderak proposatzen dituzte eta horren inguruan aurrez dakitena argitu ondoren, behaketa eta ikerketari ekiten zaio, probak egiten dira, beste gai batzuekin uztartzen da, iritzi trukaketak egiten dira. Honen inguruan modu guztietako tailerrak eta txokoak ere antolatzen dira, eta horien bidez gauzetan arreta jartzen ikasten dute, entzuten, usaintzen, ukitzen…

Modu honetan haurrek arlo guztiak jorratzen dituzte:

  • Matematika
  • Hizkuntza
  • Ingurunea
  • Plastika
  • Musika
  • Irakurketa idazketa

Taldeko lanari, indibidualtasunari eta dibertsifikazioari eskaintzen zaion errespetua nabarmena da. Kooperazioaren bitartez elkartrukea bultzatuko da eta, bide batez, ikasketak prozesua.

Euskara

Gure euskalkia izango da etapa honetan erabiliko dugun hizkuntza; eguneroko bizitza arruntean eta era funtzionalean erabiliko dugu:

  • komunikatzeko
  • harremanetarako
  • ikasteko
  • gozatzeko

Honekin esan nahi dugu geure euskalkiari lehentasuna emango diogula eta honen erabilera eta kalitatea hobetzen saiatuko garela bereziki, beste hizkuntzak errespetatu eta baloratzen ditugun era berean.

Horretarako:

  • Ikasleei segurtasuna emango dien eta komunikazioa erraztuko duen giroa sortzen saiatuko gara.
  • Euskararen erabilera funtzionala eta instrumentala izan dadila sustatuko dugu.
  • Haurrei euskaraz zuzentzen zaizkien mezuak ulertuko dituztela ziurtatuko dugu.
  • Haurren ahozko produkzioak euskaraz izan daitezela bultzatzen ahaleginduko gara.

Ø Indartzeak: Badira, arrazoi desberdinak direla medio, euskara ikasteko erritmo ezberdina duten ikasleak. Beraiei zuzenduta euskara indartzeak eskaintzen ditugu.

Haur Hezkuntzan, egunero 9:00etatik 9:30era; modu ludikoan lantzen dute euskara.

Ø Gehixago eta hobeto: Herriko ikastetxe guztiok parte hartzen dugun proiektua da, bertan haurren ahozko erabilera zuzena eta akatsik gabekoa izatea da helburua. Honetarako irakasle eta gurasoen inplikazioa eskatzen da.

Gure euskalkia erabiliko dugu ohizkoa bezala, eguneroko jarduneratan eta ekintzetan.

Ekintzak Udaletxeko Euskara Zerbitzutik zuzentzen dira eta ikastetxe guztiok berdinak ditugu. Udalak antolatutako lantaldetik koordinatzen da zer eta noiz landu, herriko ikastetxe guztietan landu dezagun.

Eleanitz English Proiektua

Eleanitz- English proiektua euskal  hiztun eleanitzak hezteko asmoarekin abiatu zen.Bi hizkuntza ofizial  izanik, hirugarren bat era integratuan satzea  eta hirugarren hizkuntza honen trebeziak bereganatuak izatea ( idatzizko eta ahozko  oinarrizko kominikazioa) dira proiektu honen helburuak.

Eleanitz-English proiektua metodología eraikitzaile batean oinarrituta dago eta maila eta ziklo desberdinetako ikasleen behar eta premiei erantzuna ematen saiatzen da.

Haur Hezkuntzan Eleanitz-English proiektua “Ready for a story” metodoaren bidez lantzen dugu.

Ready for a story materialaten sortzailea josep Maria Artigal da. Ipuin errazak oinarritzat harturik ikasketari hasiera ematen diogu.Hauek antzeztuz, abestiak ikasiz, muralak landuz, jokoak eta fitxak eginez…ikasketak osatuz joaten gara.

Haurrak ez dute ingelera ikasten, INGELERAZ ikasten dute.Hizkuntza gauza erreal eta motibagarriak konmunikatzeko erabiltzen  denean ikasten baita.

“ Hizkuntzak  ez dira lehendabizi ikasten eta gero erabiltzen, hizkuntzak erabiliz ikasten dira” (J.M. Artigal)

Informazioa

Haur Hezkuntzakin lotura daukaten dokumentuak Dokumentuak Atalean aurkituko dituzue: Plangintza, Egutegia, ...