Hasiera » H. Eskaintza » Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

 

DBH, lau urteko iraupena daukan Derrigorrezko Hezkuntzako azken etapa dugu. Gure helburua da ikasle guztiek etaparen amaieran ikasketetan aurrera egiteko titulazioa lor dezaten. Ikasleen garapen fisiko, psikologiko eta intelektualean ematen diren aldaketak oinarri hartuta, gure konpromisoa da horiek modu egokian integratu ditzaten ardura hartzea. Halaber, ikasleek euren konpetentzia kurrikularrak behar den moduan gara ditzaten konprometitzen gara.

Muinbakartasuna eta aniztasuna ditu bere ezaugarri nagusi, eta azken horri aurre egiteko, eguneroko lanaren banakako jarraipenaz gain, ondorengoak eskaintzen ditugu: Hezkuntzan Berariaz Esku Hartzeko programak eta Curriculum Ezberdinetako Taldeak, Hezkuntza Premia Bereziak dituztenentzat gela eta aukerako eta hautazkoak.

DBH 1

Etapa berri bat!

Liburu, irakasle, ikasgai eta lagun berriak edukiko dituzte aurten, baina ez zaie gogorik faltako, ezta asmo onik ere. Hasiera kasu batzutan apur bat gogorra egiten da, egokitu arte, baina gero ez da inongo arazorik egoten.

Eta denok, ikasle, irakasle eta gurasoak elkarlanean badihardugu askoz hobeto!  

 

DBH 1ADBH 1B

                   DBH 1A                                                                                                                                                                                                                                          DBH 1B      

 

 

DBH 2

Bidean aurrera goaz!

Aldaketak nabariak dira, ikasleak ere aldatzen ari dira, urte bete nagusiagoak dira eta jada ez dira txikienak.

Zelan egin aurrera? Lanean gogor eta umore onarekin.

 

 

                               DBH 2ADBH-2B

 DBH 2A                                                                                                                  DBH 2B                                                            

 

DBH 3

Urtebete gehiago!

Geroz eta aldaketa gehiago. Hormonak borborka dabiltza eta, sarri-sarri, ikasketetan zentratuta egotea geroz eta gehiago kostatzen da.

Irakasleak, nonbait, asko aldatzen dira, eta "etxat ezebe gustatzen" esaldia agertzen den momentua ailegatu da.

Lagunak, horrek bai direla gustokuak!

DBH 3B

 DBH3A-ARGAZKIA OSATUTA

DBH 3A                                                                                                DBH 3B 

 

 

 DBH 4

Azkenengo pausua!

Zelako azkar pasatu den denbora! Ia azkenengo ikasturtean daude eta seguru ilusioz betetako ikasturtea izango dela. Derrigorrezko Hezkuntza osatzeko azkenengo bultzada honetan, ikasbidaia, diploma banaketa eta datorren ikasturteko aukera egitea tokatuko zaie.

Jakin badakigu Mariaren Lagundiako oroitzapena beti edukiko dutela gogoan.

                                                                                                               

DBH 4A                                         DBH 4B

DBH 4A                                                                                                                               DBH 4B

Etapa honetan landuko ditugun proiektuak hauek dira:

 

Prebentzio ekintzak

DBH 3 Cannabisa

Udaleko Ongizate Zerbitzuko Prebentzio Sailak eta ikastolak elkarrekin antolatutako ekintza da 3. mailan lantzen den“Arriskua eta Cannabisa” programa. Ardura, SASOIA taldeak dauka. Aurrez, tutoreekin bilera egiten da, gero, eurek egiten dute programa eta, amaitzeko, berriz ere tutoreekin balorazio bilera burutzen da.

DBH 2 eta 4 Sexualitate hezkuntza

Udaleko Ongizate Zerbitzuko Prebentzio Sailak eta ikastolak elkarrekin zenbait prebentzio plangintza antolatzen ditugu DBHn burutzeko. 4. DBHn, Sexualitatea lantzeko saioak burutuko ditugu. Hauen ardura, LAHIA sexologia taldeak darama. Aurrez, tutoreekin bilera egiten da, tutoreek hasiera emateko ikastaroari; gero, eurek ematen diote jarraipena, eta amaitzeko, guraso bilera izango dugu.

Bhinebi

BHINEBI (Bigarren Hezkuntzako Ingelesa Edukien Bidez) ingelesa irakasteko erabiltzen dugun proiektua da. BHINEBI INGLESGOIZ (4-8) eta INEBI (8-12) proiektuen jarraipena da. Ikasleak, bizitza akademikoan erabiltzen dituen gaiak oinarri hartuta bigarren hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzea du helburu.

DBHko unitateen sekuentziazioa:

DBH1: EUROPEANS

  • Unit 1 Europe where we life
  • Unit 2 How did Europe come to be
  • Unit 3 Famous Europeans

DBH2: CITIZENS OF THE WORLD

  • Unit 1 Taking care of the earth/our world: planet earth
  • Unit 2 Taking care of ourselves/our world: life
  • Unit 3 Taking care of others: citizens

DBH3: DISCOVERING MY TALENTS

  • Unit 1 Become a writer
  • Unit 2 Become an artist
  • Unit 3 Become a musician

DBH4: ME AS A CITIZEN

  • Unit 1 Human beliefs
  • Unit 2 Human thoughts
  • Unit 3 Human deeds

DBHrekin lotura daukaten hainbat dokumentu Dokumentuak Atalean aurkituko dituzue: Egutegia, Plangintzak, Liburuen zerrendak, ...