2017-07-04

Ondorengo lotura honetan 2017/18 kurtsoa hasierakin loturiko informazioa ikus dezakezue.

Dokumentuak

 

 

 

2017-06-20

Datorren larunbatean, ekainaren 24an, Agorrosingo kanpoko eta barruko igerilekuak gaueko 23:30ak arte zabalik egongo dira.

Ideia lehiaketako haurren atalean proposatutako ideia baten oinarrituta, ideia egileekin elkartu eta Agorrosin gaua antolatu du Udalak.

Haur eta gaztetxoentzako puzgarriak (uretan eta belarretan), baloi erraldoiak, uretako kirolak eta jolasak, musika herriko DJ Dafferrekin…

 

Lagunartean eta/edo familian ondo pasatzeko primerako aukera.

 

Animatu eta zatoz larunbatean igerilekura!!

2017-06-19

Ikasturteari amaiera emateko, DBH 1eko ikasleek gurasoentzat aurkezpen bat egin zuten ostegunean. Bertan, hainbat ikasgaitan landu dituzten proiektuak azaldu eta sortutako produktuak erakutsi zituzten. Alde batetik, ikasleek sortutako lanpara-erakusketa bat ikusgai jarri zuten.

 

Bestalde, bidaia-agentzia izango balitz bezala, munduko toki ezberdinei buruzko informazio zabala eskaini zuten (klima, kokapena, bioma…). Honez gain, proiektuetako bat ikasturte amaierako irteerarako proposamenak egin eta defendatzea zen. Beraz, hauetako proposamen batzuk ere azaldu zituzten, besteak beste.

 

Eta proiektu horri amaiera emateko, astelehenean (ekainaren 19an) irteera egin dute Gamarrako igerilekuetara.

 

 

 

 

 

 

 

 

2017-06-01

DBH 3. mailakoek egindako zozketan saritutako zenbakia hau izan da: 087

Saria: “dakotabox” , Disfruta Euskadi kaxa-oparia.

Jasotzeko epea: ekainak 23.

2017-05-29

Bihar, maiatzak 30, 18:00etan, JON MAIA BERTSOLARIAREN HITZALDIA: “De la inmigración al bertsolarismo: vivir y pertenecer a dos comunidades diferentes”.

Bertsolari bat gazteleraz aritzea ez da batere ohikoa. Hala nahi izan dugu, bere jatorria eta hitzaldiaren funtsa zein den ikusita.

2017-05-23

Egitaraua ikusteko egin Klik azpikaldean:

 

IKASTOLAKO JAIKO EGITARAUA

2017-05-11

Denok dakigun eran, aurreko astean, ikastolako patioan geneuzkan 5 ezki bota beharra izan genuen, gaixo zeudelako eta ez zutelako inolako bermerik ematen segurtasunari begira. Momentu gogorra izan zitzaigun, hainbat eta hainbat urtetan zehar itzal ederra eman diguten zuhaitzak hala erausten ikusi beharra.

 

Hala ere, euren egurraz, argazkietan ikusi dezakezuen umeentzako parke dotorea sortu dugu: egoteko, jolaserako, estimulazio goiztiarrerako ariketak egiteko… Basoan, bizitzaren zikloari jarraiki, hildako arboletatik kimu berriak sortzen diren eran, hemen ere, batzuen lan eta sormena tarteko, ziklo hori osatu ahal izan dugu.

 

Esan daiteke bada, pena irauli dugula umeak pozik ikustearen alaitasunaz!

 

2017-05-09

Datorren astelehenean, hilak 22, Karmele Jaio idazle gasteiztarrarekin Solasaldi Literarioa egingo da Mariaren Lagundia Ikastolan. Bilera horretan Amaren Eskuak liburuaren gainean hitz egiteko elkartuko gara eta solasaldia irekia dago bertaratu nahi duen edozein herritarrentzat. Animatzen bazara, 943762540/1 telefonora deituta eman dezakezu izena, edota ikastola1@mlagundia.net helbidera idatziz.

Ateak zabalik izango dira arratsaldeko 18:00etan animatzen den ororentzat.

Mariaren Lagundia ikastola
telefonoa943 76 25 40 / 943 76 25 41
helbidea
Espaloia kalea 1, 20570 BERGARA
Harremanetarako

Kokapena
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu
Cookie Politika
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookie Politika