Hasiera »

Web gune berriaren diseinuan berria duzue ere atal hau. Bertan, ikastolan daukagun berritzaile izan nahiaren ikuspegia islatzen saiatuko gara. Halako ibilbide luze eta oparoa izan duen eskola batean, dudarik barik, ingurune aldakorrera egokitu beharra ekarriko zuten sarritan egoerek. Baita gaur egunean ere.

Zenbaitzuetan, gogoeta gugandik abiatzen da eta kanpoan lagungarri izan daitezkeen baliabideak topatzen saiatzen gara; beste batzuetan aldiz, kanpoan sortutakoek bat egiten dute gure barnean daramagun hazi horrekin, eta sast!!!, proiektu berri baten erditzen da.

Jarraian, aurtengo ikasturtean, 2012-13, martxan jarriko ditugun proiektu berrien informazioa agertzen zaizue, batetik, eta bestetik, bazeudenak, baina aldaketaren bat izango dutenak.

Ondo izan!!!

Ikastolako agenda 21aren eskutik “Deba Garaiak”, Debagoieneko Landa Garapenerako Elkarteak, Eskola Baratza programa bultzatu nahi du.

Programa honen helburua, nekazaritzaren garapena eta ingurumenaren errespetua eta landa eremuan bizi kalitatea hobetzea da, era berean, beroiek betetzen dituen funtzioak gizarteratzea eta nekazariak (osasuna, paisaia eta kulturaren ekoizleak) haurrengana hurbiltzea.

Jakina da edozein herrien garapenerako, eskolak oinarrizko eta ordezkatu ezin diren zutabe bat direla. Gu, Mariaren Lagundia Ikastola, Deba Garaiak proposatutakoarekin bat gatozenez adostu dugu:

  • Eskola Baratza” programa garatzeko elkarlan eremu bat sortzea. Lankidetza honen helburu nagusia ikastetxeei eskola baratza modu egokian lantzeko beharrezko aholkularitza ematea eta laguntza ematea.

Honekin batera, informazio gehiago daraman aurkezpena doakizue.

Informazio gehiago

Proiektu honen helburu nagusia haur txikiengan irakurzaletasuna bultzatzea da. Horretarako, etxean, eskolan eta liburutegian, giro irakurle bat sortzeko bideak jorratu eta modu natural batean irakurtzeko, kontatzeko eta entzuteko ohitura sustatzen saiatuko gara.

Irakurketa altxor bat da. Haur txiki batek dasta dezake altxor horretatik baldin eta bere helduek “Irakurtzen ematen” badiote, jaten ematen dioten bezalaxe. Lehen hilabeteetan sehaska kantak abestuz, errima xume eta goxoak xuxurlatuz, irudi sinple batzuk eskainiz. Geroago, “irakurtzen ematea” ipuin bat kontatzea da edota poesia bat irakurtzea eta harekin jolas bat egitea. Orduan, Irakurketa bera eta ipuina bera, oinarrizko behar batean bilakatzen dira haurrarentzat, errealitatea ezagutzeko estimulu anitzak eskaintzen dizkiolako, bere zentzumen guztiak suspertuz.

Zentzu honetan “irakurtzen ematen” diogunean, haurraren garapen intelektuala, emozionala, soziala eta, aldi berean, hizkuntzarena estimulatzen ditugu. Horrez gainera, emozionalki ongi sentiaraziko dugu gaztetxoa haren tentsioak lasaitzen dituelako, bere beldurrak uxatzen dituelako, ipuinak berak “sentiarazten” diolako eta gozamena sentitzen duelako, berak maite duen heldu horrekin momentu goxo, zoragarri eta magiko bat pasatuz.

ZERGATIK EMATEN DIRA ONURA GUZTI HORIEK?

Sehaska kantu bat abesten dugunean, poesia bat irakurtzen ari garenean, marrazki bat haurraren aurrean jartzen dugunean edo ipuin bat kontatzen diogunean, haurraren maila psikologiko eta afektibo berean komunikatzen ari garelako; hau da, irudimenaren, fantasiaren, errealitatearen, posibilitatearen, keinuen eta hitz jokoen mailan jartzen garelako.

Lehenengo hilabete eta urteetan, errealitatearekin harremanak izateko, haurrak dituen komunikatzeko tresna nagusiak zentzumenak, mugimendua, erritmoa eta jolasa dira, batik bat. Tresna horiek aurkitzen ditu irakurketaren eta kontaketen bidez heltzen zaizkion istorio txikietan, errimetan eta jolas erritmikoetan, nagusiek beren istorio txikiekin ematen dizkion irakurketetan.

PROEIKTU HAU GURE IKASTOLAN 

Azken urteotan Galtzagorri elkarteak Bularretik Mintzora izeneko proiektua jarri du martxan hainbat herritan. Helburuak eta egitasmoa interesgarriak iruditu zitzaizkigunez, gure ikastolan antzeko proiektu bat martxan jarri nahi izan dugu. Gure Ikastolan hurrengo ekintzetan burutuko dugu.

IRAKASLE ETA GURASOENDAKO IKASTAROA

Guztira 2orduko 3 saio burutuko ditugu.

Haurrak Haur Literaturan eta ahozkotasunean murgiltzeko modurik eraginkorrena, afektibotasun, lasaitasun eta gozamenaren bitartez izango da, eta horretarako ezinbestekoa da hezitzaileak berak, Haur Literaturaz gozatzea.

Helburu nagusiena, hezitzaileek eta gurasoek euren baliabide gustukoenak bilatzea izango da. Saio hauek, Haur Hezkuntzako hezitzaileei eta gurasoei zuzendua daude. Honetarako metodologia partehartzailea erabiliko dugu, baliabide desberdinak elkarrekin ikertuz eta erabiliz, saioak teoriko-praktikoak eginez.

GELAKO LANKETA

Ikastolan, programazio sistematiko bat ezarriko da haur literatura bultzatzeko.

Egunero saio bat burutuko dugu: ipuin, olerki, asmakizun… eta bestelako baliabide literarioak erabiliz. Unean lantzen ari den proiektuarekin zerikusia izaten saiatuko gara. Baita, gure herriko edo bailarako kontakizun eta esaera zaharrak berreskuratzen ere.

Haurrek motxila txikian ekartzen diguten ipuinari tarte berezia eskainiko diogu.

IKASTOLAKO LIBURUTEGIA

Astero ikastolako liburutegira joango dira taldeka, bertan irakurketa saioak egitera: poesia, kantuak, ipuinak, antzezlan txikiak…

“MOTXILA TXIKIA” IKASTOLA-FAMILIA- HERRIKO LIBURUTEGIA

Helburua: Familia- ikastola eta herriko liburutegiaren arteko lotura sistematizatu bat sortzea. Astean behin, haur batek ikastolatik “motxila txikia” hartuko du. eta gurasoekin liburutegian aukeratuko du liburu bat. Hau etxera eraman, etxean begiratu eta irakurri eta hurrengo egunean eramango du eskolara. Hor edukiko dute aste betez, txandan hurrengo haurrak prozedura errepikatuko duelarik.

MALETEN MAILEGUA

Gurasoek Haur Literatura buruzko dagoen material ezagutzeko helburuarekin, Ikastolak hainbat liburu-maleta jarriko ditu gurasoen eskura. Txandaka familiek etxera eraman ahalko dituzte maleta hauek eta bertan dagoen materiala egun batzuetarako etxean eduki. Zer dute liburu-maletek barnean?

  • Gurasoek haurrei irakurtzeko liburuak.
  • Gurasoentzat gomendioak.
  • Maletetan dauden liburuen zerrenda

ARTIKULU INTERESGARRIAK

BIBLIOGRAFIA

LOTURA INTERESGARRIAK

FIRST LEGO League (FLL) proiektua gazteak zientzia eta teknologiara hurbiltzeko asmoa duen proiektua da. Lehiaketa sisteman oinarritua dago, eta bertan, 10 eta 16 urte bitarteko gazteak parte hartzen dute. Gure mundu moderno honetako erronka bati aurre egiten diote robot bat eraikiz eta froga desberdinei aurre eginez.

                               

Taldeak beraien irudimenaz eta irakasle baten laguntzarekin, euren alde zientifiko-teknologikoa garatzen dute gizartea hobetzen lagunduz, lehiaketako gaiak beti gizartearekin zer ikusia duten arazoen inguruan izaten baitira.

FLL lehiaketan aurten parte hartuko dugu lehenengoz DBH 4. mailako ikasle talde batekin. Bertan munduko 60 herrialdetako 200.000 gaztek parte hartzen dute. Taldeak 3 eta 10 partaide bitartekoak izan behar dira eta 10 astetan erronka desberdinak buru beharko dituzte eta FLLko lehiaketetan parte hartu.

Ondorengo loturatan proiektuarekin zerikusia daukaten loturak doazkizue.

http://www.firstlegoleague.es/

http://www.firstlegoleague.org/

GALLINEROTIK BERGARARA

Atzera ere elkartasun proiektua abian daukagu, GALLINEROTIK BERGARARA. Gallinero izeneko txabola herrixkan  bizi diren ume batzuekiko elkartasun proiektua da GALLINEROTIK BERGARARA. Pobrezia larrian bizi diren ume hauen kemena eta egiten duten ahalegina eskolara joateko indartu nahi dugu.

Ikasturtean zehar, ondorengo ekintza hauek egingo ditugu:

  • Kontzientziazioa. Iazko ikasturtean Gallineron izan ziren GMHZko ikasleek euren esperientzia kontatuz zenbait aurkezpen egin ditugu ikastolan proiektuari hasiera emateko. Hauek, LHko 3.mailatik DBH 4ko mailara arte egin dira urria eta azaroan zehar. Helburua hauxe izan da: gure ikasleak euren adineko beste ume batzuek duten egoeraz jabetu daitezela.
  • Familiei, arropa eskaera. Urria eta azaroan zehar egin dugu.
  • Arropa sailkatu eta kaxatan sartu. DBHko ikasleek egingo dute Lanbide Heziketakoen laguntzaz. Azaroan zehar.
  • Arropa bidaltzea. Arropa bidaltzeaz GMHZko ikasleak arduratuko dira Umeen Eskubideen eguna ospatzera joaten direnean Gallinerora azaroaren 29an.
  • Azaroaren 21a, Maria Haurra egunean umeen eskubideak landuko ditugu. Egun horretan leku berezia eman nahi diogu goizeko lehen orduan izango dugun lipdubaren grabazioari. Berau, ditugun eskubideak ospatzeko eta dituztenenak aldarrikatzeko helburuz eginda dago.
  • Bokata solidarioa. Hau ere, azaroaren 21ean ospatuko dugu. Gallineroko umeak gurera ekartzeko aurreikusten ditugun gatuei aurre egiteko erabiliko ditugu.
  • Umeak ekartzea. Udaberri partean, Gallineroko umeak gurera ekarriko ditugu, gurekin astebete pasatzera. Aurreko ikasturtetan izan ditugun esperientzien bitartez, (gogorrak eta aberasgarriak aldi berean), horrelako baldintzetan eskolara joaten diren umeak egun batzuetarako Bergarara ekartzea, lehengo esperientzia kontua izanda, ideia ona dela pentsatzen dugu lau helburu nagusiekin:
    • Boluntario lanaren bitartez, ideia hau errealitate bihurtzea.
    • Eskolara joaten diren haurren jarrera indartzea esperientzia ludikoaren bitartez
    • Nekazal ingurua ezagutzeko aukera eman inguru normalizatu batean.
    • Ikastolako umeei, beste umeen errealitatea, beste kultura ezagutzeko aukera eman.

 

Barnetasunaren heziketari buruzko “i” proiektu honek pertsonaren dimentsioen arteko oreka eman nahi du, eta dimentsio horiek lotu, heziketa integrala sustatzeko. Pertsonak hobeto elkartu nahi ditu, eta bizitzen dugunari zentzua aurkitzeko bultzada izan nahi du.

Proiektu honen helburua da pertsonari dimentsio hori garatzeko behar dituen tresnak ematea eta pertsonaren barneko baldintzak eragitea. Kontuan harturik, gure barne dimentsioa guztiz interkonektaturik dagoela kanpotasunarekin. Barnetasuna eta kanpotasuna gara.

Lehenengoan sinesmenak, balioak, idealak, kontzientzia, sentimenduak...esperientzia bihurtzen dira, eta hor eraikitzen du pertsona bakoitzak bere bizitzaren zentzua. Bi dimentsioak integratzeko prozesuak nortasun pertsonala eratzen du.

 

Helburuak

Gaur egungo gizartearen errealitatean oinarrituz, Barnetasun Proiektu bat aurrera eramatea beharrezkoa dela ikusi da. Eta hauek dira proiektu honetarako planteatu ditugun helburuak;

 -Autoezagutza garatzea.

-Pertsonen barneratzeko gaitasuna garatzea.

-Barneko munduaren kontzientzia hartzea sustatzea.

-Pertsonaren dimentsioak bateratzea.

-Sentimendu eta emozioak identifikatu eta kudeatzea.

-Norbere buruarenganako eta besteenganako maitasuna zaintzea.

-Ikasleei barruan duten potentzialtasuna ateratzeko bideak eskaintzea.

-Orainaren kontzientzia indartzea.

-Bizipenetan oinarritutako heziketa izatea.

-Transzendentzia aldera zabalik egoteko jarrera sustatzea.

  Ezarpena Ikastolan:

                                      Klik taulan 

taula_euskaraz

 

  • Ikasleak; Ikasturtean zehar tresna eta baliabide ezberdinak bereganatzeko saio eta uneak izango dituzte.

                                             Klik taulan 

taula_euskaraz2

 

  • Familiak; Tailer, hitzaldi eta seme-alaben bidelagun izateko aukera izango dute.
  • Irakasleak; Etengabeko prestakuntza, teorikoa zein esperientziala, baina batik bat bizipenetan oinarritutakoa.

Guztia , honetarako prestatu den gela batean burutuko da: Barnegunean hain zuzen.

  

Bideoa

Barnetasunai buruzko triptikoa

DIPTIKOA2

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Barneguneko argazkiak

 

kartelaaurrekaldeONaurrekaldea2